Aburuza Sagardotegia Aduna (Gipuzkoa)
Sagardotegia
Prezioa: 25.00 €-tik aurrera
Deskribapena
Berrogeita hamarreko hamarkadan jada sagardoa lantzen zuten Olatza baserrian. Baina sagardotegia 1979an sortu zuen Juan Jose Aburuzak. Lan gogorreko eta dedikazio handiko urte luzeak izan ziren, eta, egun, Euskal Herriko sagardotegi esanguratsuetako bat bilakatu da. Gaur egun, bi semeek hartu dute belaunaldien arteko txanda.
Aburuza sagardotegia leku ezin hobea da sagardo natural onenaz gozatzeko, bai eta sagardotegiko menu tipikoaz ere. Instalazio modernoak, jantoki erosoak eta atseginak, eta 29 kupelaz osatutako upeltegi zabala ditugu, txotxerako aukera ia urte osoan zabalik dagoelarik.
Adunako udalerri ederrean, Gipuzkoaren bihotzean, kokatzen da. Donostiatik 15 minutura besterik ez, eta Iruñetik 30 minutura. N-1 zein A-15 autobideetatik sarbide erraza du. Leku lasaia da eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen ditu. Gure bezeroei, norbanako, enpresa zein bidaia-agentziei, hogeita hamabost urtetik gora eskainitako zerbitzua da gure berme nagusia.
Txotxerako aukera urtarrilaren erditik azaroaren amaierara arte.
-Asteartetik ostiralera afariak besterik ez; larunbatetan, bazkari zein afariak.
-Igande, jaiegun eta astelehenetan itxita.
-Oporrak abenduaren hasieratik urtarrilaren erdialdera.
-Kontsulta itzazu bestelako aukerak talde handi eta enpresentzat: prezio adostuak, autobusaren alokairua, musika kafetegian, hitzaldiak…
Karta, menuak eta gomendioak Aburuza Sagardotegia-n
ABURUZA SAGARDOA
Kalitate handiko sagardo naturala. Urte luzetako esperientziari esker, sagar barietate garratz, gozo eta mikatzen arteko nahasketa ezin hobearekin lortutakoa. Azukre erantsirik gabe. Sagardo honen gas karbonikoak jatorri endogenoa besterik ez du; alkohol-maila, berriz, 4,5 gradutik gorakoa da. Aburuza sagardo naturalaren kalitatea azken unera arte bermatuta dago, alde batetik, sagardotegiak sagardoa lantzeko darabilen trazabilitateari esker, eta bestetik, Fraisoro laborategiak (ENACek egiaztatua) egindako analitika emaitzei esker.
Online erreserba
Eguerdirako mahaia erreserbatu 13.30tik-15.30tara
Afaltzeko mahaia erreserbatu 20.30tik 22.30tara
Jatetxearen ezaugarriak
Jatetxeak
Sagardotegia,
Jatetxeak - Konpainia
Jaunartzeak, Enpresa-ekitaldiak, Ezkontzak, Ezkondu aurreko agurrak, Bataioak, Negozioak, Guztiak dira ongi etorriak, Urtebetetzeak, Erromantikoa, Lagunekin, Familia,
Jatetxeak - Zerbitzuak
Parkinga, Ezinduentzako sarrera, Terraza, Taberna,
Balorazioak eta Iruzkinak
4.4
4.5
4.2
4.1





%88 ak bere lagun bat gomendatuko lioke
Nos encantó, pero quizá algo mas de variedad estaria bien.
El señor que abría las kupelas excelente, muy agradable.
Muy buena sidreria con gran calidad de productos, sidra y excelente ambiante y servicio
Espero poder llevar a mis amigos a esta excelente sidrería
Menu variado por lo que se agradece. pues aunque en la sidrería lo típico son 4 cosas para quien prefiere probar, pues esta muy bien
VOLVEREMOS
PARA COMER ME GUSTA UN POCO MAS DE TEMPERATURA,TUVIMOS QUE SALIR AL COCHE A POR ROPA.
FANTÁSTICO! VOLVEREMOS!
Hacia tiempo que no ibamos porque siempre tirabamos hacia la zona de astigarraga y salimos encantadas! nos pusieron panceta para picar, la tortilla jugosa y buenisima, el bacalao raciones abundantes y las txuletas muy muy buenas! sin duda una sidreria que merece la pena ir..y para nada la cuenta fue excesiva habiendo comido 3 txuletas para 7 chicas..Da gusto que te atiendan con una sonrisa y repetiremos.
Hemos estado muy a gusto y la comida excelente. La gente muy amable y muy atenta a que todo estuviera perfecto. Repetiremos seguro!